XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendiko mapak

Mendian ibiltzeko mapa egokiak behar dira, ibilbide erosoak eta leku aldapatsuak ezagutzeko.

Orri honetan bi mapa mota dituzu: bat krokis modukoa eta bestea mapa topografikoa.

Bi mapa hauek Txindoki mendia irudikatzen digute, baina batek modu batera eta besteak beste modu desberdin batera.

Pareka itzazu bi mapak.

Goikoak mendiaren perfila azaltzen dizun bitartean, behekoak marra edo kurba batzuk azaltzen ditu.

Kurba hauei sestra kurba deitzen zaie.

Ba al dakizu zertarako diren?

Bilatu beste diferentzia batzuk.